Ekonomia zirkularraren jarduera; produktu kata-hamaiketako

  • 2019-ko maiatzak 15 |
  • Idoia Lekube

Joan zen Ostegunean, Maiatzaren 9-an, Ekonomia zirkularraren proiektuaren barruan aurtengo jarduera egin genuen. Ikasleei bideratutako jarduera bat izan zen. Hamaiketako kata bat prestatu genuen non Arkauteko eta Murgiako  nekazal eskoletako produktuak balotatu genituen.

 

  • Aukeratutako produktuekin ondoko elaborazioak prestatu genituen:


    • Espelta ogia.
    • Letxuga eta tipuleta entsalada.
    • Berakatz freskoen nahaskia.
    • Gazta helduaz betetako orrimamiak.
    • Gazta freskoa eztiarekin.


    Kata aldi berean gure eskolan eta Mendizorrotzako eskolan egin genuen eta bietan lau eskoletako ikasle eta irakasleek hartu zuten parte. Kata egiteaz gain, elaborazio berdinak gure hornitzaileei erositako produktuekin prestatu genituen eta bien arteko konparazio bat egiteko aukera izan genuen.

    Asun Quintana, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza saileko zuzendaria gurekin egon zen katan parte hartu zuelarik.

    Bukatzeko, gaur Arkauteko eskolara joan gara eta bertan Plaiaundiko Dietetika eskolako irakasle bik laboreen eta ogiaren inguruko hitzaldi bat eman digute.

    Lanbide Heziketako Ikastetxeen arteko hartu emana helburutzat duen jarduera izan da eta datorren urtean berriro beste ekintzaren bat elkarrekin egiteko asmoa dugu.