Erasmus + 2020 Erdi Mailako Ikasle partehartzaileen topaketa Bizkaia Aretoan

  • 2020-ko otsailak 19 |
  • Amaia Txapartegi
Hilak 17, astelehenean, Bilboko Bizkaia aretoan Ikaslanek antolatutako ekitaldia ospatu zen atzerrian praktikak egingo dituzten Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Erasmus+ 2020 an parte hartuko duten 400 ikasleak biltzeko.

Ikasle horien artean gure sei ikasle zeuden: Erik Mendoza (2PP2B), Bahija Hamdoune (2PP2B), Sheyla Aguilar (2SE2A), Alazne Etxabarri (2PP2B), Rebeca Ruiz de Arana (2PP2B) eta Ekain Fernández (2SUKD). Oso pozik zeuden azkenean praktikak egingo dituzten lekuaren izena jakiteagatik.

Bahija Bordelera joango da, non gozogintza  mundu mailan ezaguna da. Alazne eta Rebeca Italiako leku dezberdinetara joango dira Ekainekin batera.

Sheyla Eskoziara joango da, Edinburgora, hain zuzen bere zerbitzuko praktikak egin ahal izateko.

Erik, bere aldetik Vienara joango da eta han bere goxogintzan dituen ezagupenak praktikan jarriko ditu denda vegano batean.

Guztiei zorterik onena opa diegu eta bere Erasmus+  esperientziaz disfrutatu diezatela.