Gobierno Vasco

IKASLE-TRUKEA PRAKTIKETAN

  • 2012-ko Otsailak 24 |

Gamarra Ostalaritza Eskolako bi ikasle praktiketan doaz Mallorcako Tristan Jatetxera Ikasle-truke proiektu batean

Gamarrako ostalaritza eskola lanbide heziketako beste lau ikastetxeekin batera berrikuntza proiektu bat aurrera eramaten ari da.


Proiektu honi esker ikastetxe bakoitzeko bi ikaslek  beste Autonomi Erkidegoko jatetxe batean egingo dituzte praktikak. Jatetxe hauek gutxienez Michelin izar bat edukiko dute.


Gure ikastetxeko jatetxe arloko Zerbitzuak zikloko Sandra de la Fuente ikaslea eta Sukaldaritza eta gastronomia zikloko Ricardo Martinez Mallorcako Tristan jatetxera joango dira zerbitzu eta sukaldaritza praktikak egitera.


Gasteizera Gijonetik etorriko zaizkigu ikasleak Zaldiaran jatetxean euren praktikak egitera.
Proiektu honen bitartez Gijoneko, Tarragonako, Menorcako, Donostiako eta Gasteizko ostalaritza eskoletako hamar ikaslek ezagutuko dute beste Erkideetako gastronomia euren jatetxe hoberenen eskutik.

© hosteleria gamarra
Telefonoa: 945258025 | Fax: 945281902 | admin@www.hosteleriagamarra.hezkuntza.net
']); _gaq.push(['_trackPageview']); (function() { var ga = document.createElement('script'); ga.src = ('https:' == document.location.protocol ? 'https://ssl' : 'http://www') + '.google-analytics.com/ga.js'; ga.setAttribute('async', 'true'); document.documentElement.firstChild.appendChild(ga); })();