Gobierno Vasco

EKINTZAILE GAZTEEN AZOKA 2013 ARABAN

  • 2013-ko azaroaren 21 |
  • Jokin

Gamarra Ostalaritza Eskola  “Aprendiendo a emprender/Ekiten Ikasten” 2013-ko Ekintzaile Gazteen Azokan izango da,alegia, Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapenerako Sailak "Araba Ekinean" ekimenaren X. edizioaren esparruan antolatzen den azoka honetan izango du bere presentzia.
Javier Aretxederreta gure Ikastxeko Urrats bat arduraduna bertan izango da gerturatzen direnei erantzuteko. Berarrekin batera bertan izango dira Sukaldaritzako zuzendaritzako Goi Mailako gure ikaleak, beraien produktuak aurkeztu eta gainera salda eta gose-pizgarriren bat eskaintzeko bertaratzen direnei.
Azoka,azaroaren 29an izango da, Urrezko Zeledonen plazan (garai bateko Correosen plazan). 10:00etatik 14:00etara, gazte ekintzaileek euren produktu eta zerbitzuak erakusgai jarri ahal izango dituzte.

l proyecto “Aprendiendo a emprender/Ekiten Ikasten” es el nombre de La Feria de Jóvenes Emprendedores 2013, que el Departamento de Promoción Económica del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz organiza en el marco de la X edición de “Álava Emprende”.

“APRENDIENDO A EMPRENDER EKITEN IKASTEN”

 2013 Gazte ekintzaileen azoka

 

La Feria de Jóvenes Emprendedores 2013, que el Departamento dePromoción Económica del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz organiza en el marco de la X edición de “Álava Emprende”. “Aprendiendo a emprender/Ekiten Ikasten” estará ubicada en LA PLAZA DE CELEDONES DE ORO GASTEIZ

PROIEKTUAREN DESKRIBAPEN TXIKI BAT

“Aprendiendo a emprender/Ekiten Ikasten” du izena Ekintzaile Gazteen 2013ko Azokak; alegia, Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapenerako Sailak "Araba Ekinean" ekimenaren X. edizioaren esparruan antolatutakoak.
Helburu nagusia, hain zuzen, lanbide heziketako eta erdi zein goi mailako bestelako irakaskuntzetako ikasleek sortu eta kudeatutako enpresa birtualen ekimenak sustatzea da.
Horrenbestez, negozio berri bat finkatzeko xedearekin produktuak edo zerbitzuak sortzen jardun duten gazteei babesa ematea bilatzen du. Hala, erakusleiho moduko bat eratuko du, produktuen ekoizpenari buruzko erakustaldiak egiteko edo eskaini nahi dituzten zerbitzuak erakusteko baliagarria izango dena

HELBURUAK

   -   Espazio ikusgai eta publiko bat eskaintzea gazteei, euren produktuak, zerbitzuak edo negozio ideiak jendeari erakutsi ahal izateko.
   -   Gazteen autokonfiantza bultzatzea, jendearekin harremanetan jartzeko modua erabakitzean protagonista bihurtuko baitira.
   -   Gazteei euren gaitasun pertsonalak eta harremanetarako gaitasunak garatzen laguntzea.
   -   Euren ekintzailetza gaitasuna indartzea.
   -   Proiektuak sortzeko eta kudeatzekidetzan jarduteko prozesuak sustatzea eta babestea.

 

 

 


PROIEKTUAREN DESKRIBAPEN TXIKI BAT
“Aprendiendo a emprender/Ekiten Ikasten” Azoka goraka doazen balioak uztartzen dituen ekimena da; besteak beste, taldeko lana eta ekintzailetza.
Hainbat hezkuntza programaren bitartez lanean jardun duten gazteei begirakoa da; esate baterako, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako eta TKNIKAk koordinatutako Urratsbat edo Ikasempresa programetan, LHko ikasleei euren enpresa sortzen laguntzeko helburuarekin.
Ekintzailetza bultzatzeko eta gai horri buruz sentiberatzeko programa horiei esker, hezkuntza zentroak enpresa haztegi eta sehaska bihurtuko dira; izan ere, aholkularitzan eta etengabeko laguntza lanean prestatutako pertsonen babesa jasoko dute gazteek, enpresa proiektuak sortzeko eta dinamizatzeko prozesu osoan barrena.
Azokaren helburu lehena, hain justu, gazteen ekimenetatik sortutako zerbitzu pertsonalizatuak edo produktu berritzaileak eta barneratutako ezagutza guztia, erakustaldi praktikoen bidez, herritar ororengana iritsaraztea da, haiek ere ezagutu ditzaten.

"2 MINUTU EKITEKO"
Gazteei eskainitako gunea, beren ideia edo proiektua erakutsi ahal izan dezaten, bi minutuko bideo baten bidez, ondoren Interneten ikusi ahal izango dena (Gasteizko Udala) eta sare sozialen bitartez zabalduko dena.

BATUKADA
Jarduera hau SONKINKERIAK izeneko prestakuntza programa trinko baten barruan kokatzen da.
Hainbat prestakuntza ziklotako (Fabrikazio Mekanikoa eta Laborategia) ikasleek asteroko saioetan lantzen dituzte, besteak beste, autoestimuko edukiak eta gaitasuna, talde lana, sormena, ekimena, lidergoa…
Amaitzeko, talde lanaren multzoaren barruan, dinamika bat egiten dute, duela bi urtez geroztik. Bertan, ikasle talde batek talde magiaren aukerak esperimentatzen ditu, eta hasieran ezezaguna den musika tresna batez musika obra bat jotzera iristen dira, gainerako kideekin batera.

   

NON ETA NOIZ
Ekimen hau azaroaren 29an izango da, Urrezko Zeledonen plazan (garai bateko Correosen plazan). 10:00etatik 14:00etara, gazte ekintzaileek euren produktu eta zerbitzuak erakusgai jarri ahal izango dituzte.

METODOLOGIA
Karpak eta mahaiak jarriko dituzte, parte hartu nahi duten enpresa guztiek euren txokoa izan dezaten. Guzti-guztiek edukiko dute euren nomenklatura adieraziko duen seinalea.
Gainera, azoka dinamizatuko duen pertsona bat ere izango da. Megafonoetatik azokaren helburuari buruzko mezuak igorriko ditu, parte hartzen ari diren enpresei elkarrizketak egingo dizkie, ikusleen hitzak jasoko ditu...

ENPRESA PARTE-HARTZAILEAK
   -   PERIPREVEN (Peritutza- enpresa)
   -   KOSKA y MARTXAR Y PASAR (Gozogintzako produktuak)
   -   YO COCINO, TÚ DEGUSTAS (Gastronomiako zerbitzuak)
ZAIKORP, S. COOP. (Webgune-sorkuntza)
   -   APPTAWEB, S. COOP. (Webgune-sorkuntza)
   -   ELIXIR, S. COOP. (Bizi-aztura osasungarriak)

IKASTETXE PARTE-HARTZAILEAK
   -   INSTITUTO DE EDUCACION SECUNDARIA (I.T.S.) CONSTRUCCION B.H.I. (I.T.B.)
   -   ESCUELA DE HOSTELERÍA Y TURISMO DE GAMARRA OSTALARITZA ETA TURISMO ESKOLA
   -   EGIBIDE

© hosteleria gamarra
Telefonoa: 945258025 | Fax: 945281902 | admin@www.hosteleriagamarra.hezkuntza.net
']); _gaq.push(['_trackPageview']); (function() { var ga = document.createElement('script'); ga.src = ('https:' == document.location.protocol ? 'https://ssl' : 'http://www') + '.google-analytics.com/ga.js'; ga.setAttribute('async', 'true'); document.documentElement.firstChild.appendChild(ga); })();