Gobierno Vasco

Gamarrako Ostalaritza Eskola aurten ere Fiturren izango da bere 37 edizioan

  • 2017-ko urtarrilaren 18-an |
  • Jokin Sarriegi

Gure ikastetxeak izango du aurten ere Euskadiko estand-ean bisitarie eskainiko zaien gastronomiaren ardura. Bertara, 3 irakasle eta 9 ikasle joan dira Euskadiko estand-eko eskaintza gastronomikoa aurrera atera, eta astirik gelditzen bazaie, azoka bera bisitatzeko asmotan. Azokak gaurtik igandera bitarte izango ditu bere ateak zabalik.

FITUR 2017 EUSKADI GAMARRA OSTALARITZA

 
Atzo irten ziren Sabino, Juanjo eta Aitor ikastetxeko bederatzi ikaslerekin batera Madril alderutz. Azokak gaur zabalduko ditu bere ateak gobernu eta politika arduradun eta gonbidapenak jaso dituztenentzat. Bihar eta etzi berriz, turismo eta ostalaritza alorreko profesionalentzat izan go ditu bere ateak zabalik. Eta aste buruan berriz, gaineratiko bisitari guztiek izango dute aukera azoka bisitatzeko, igande arratsaldeko zapirak bitarte.

Gure ordezkariek, eskaintza gastronomiko zabala eskainiko diete bisitarie pintxo moduan, hona eskaintza:

PINTXO HOTZAK

Trainerua Ibarrako piper eta maionesadun hegaluzearekin
Izokin eta otarrainskadun bilkaria
Urdaiazpikoa, arraultzea eta antxoa
Jilda antxoa eta bokartarekin
Urdaiazpiko errea tipula kurruskatsua eta sagar koulisarekin
Gazta, antxoa, iberiar solomoa eta kipula kurruskatsuarekin
Idiazabal gazta

PINTXO BEROAK

Haragi piper beteak
Bakailao piper beteak
Txipiroiak bere tintan
Kroketak, urdaiazpiko eta arraultzenak, txipiroienak eta bakailaoarenak
Bakailaoa ajoarriero eran
Azpizuna piper berdeekin
Txistorra
Patata tortilla
Lumagorri oilaskodun hamburgesa
Bakailao kokotxak pil-pilean
Arkume karratutxo konfitatua fruituen koulisarekin
FITUR 2017 EUSKADI GAMARRA OSTALARITZA
FITUR 2017 EUSKADI GAMARRA OSTALARITZA
 FITUR 2017 EUSKADI GAMARRA OSTALARITZA  FITUR 2017 EUSKADI GAMARRA OSTALARITZA 01 A  FITUR 2017 EUSKADI GAMARRA OSTALARITZA 08

© hosteleria gamarra
Telefonoa: 945258025 | Fax: 945281902 | admin@www.hosteleriagamarra.hezkuntza.net
']); _gaq.push(['_trackPageview']); (function() { var ga = document.createElement('script'); ga.src = ('https:' == document.location.protocol ? 'https://ssl' : 'http://www') + '.google-analytics.com/ga.js'; ga.setAttribute('async', 'true'); document.documentElement.firstChild.appendChild(ga); })();