Gobierno Vasco

Ilse Cortes itzuli zaigu Erasmus praktikak bete ondoren

  • 2018-ko irailak 23 |
  • Mari Carmen Lasa

Ilsek, “Sukalde Zuzendaritzako” ikasleak, bukatu berri du uda partean atzerrian egin duen Erasmus praktikaldia, Algheron (Sardinia) egon da hain zuzen ere.

ILse Cortes SardOa Alghero ILse Cortes SardOa Alghero
 ILse Cortes SardOa Alghero

 

 

 

 

 

Igorrek eta Elenak kudeatu eta gidatzen duten SardOa aperitivo di Vino gastrotekan egin ditu praktikak, non sardiniar eta euskal gastronomía uztartzen diren.

Esperientzi bikaina izan da Ilseren hitzetan, bai arlo pertsonalean eta baita arlo profesionalean ere, inolako zalantzarik gabe errepikatuko lukeena. Sukaldean eta Zerbitzuan aritu izan da.

SardOa Alghero
Gune turistikoa izaki eta praktikaldia ekainetik irailerako tartean garatu izanda ez du aspertzeko betarik izan, baina hori bai, aisialdirako eta inguruko bazterrak ikusteko aukera ere izan du.

Hizkuntzak praktikatzeko aukera ezin hobea eskaini dio egonaldi horrek. Ingelesa eta Italiera hitz egin ditu batez ere eta hiru hilabeteren ostean italieraz hitz egiteko gai da, eta ez da kontu makala, hasieran ez baitzuen tutik ere ulertzen.

Pasa dizkigun argazkietan Elena eta Igorrekin agertzen da.


 SardOa Alghero

 

© hosteleria gamarra
Telefonoa: 945258025 | Fax: 945281902 | admin@www.hosteleriagamarra.hezkuntza.net
']); _gaq.push(['_trackPageview']); (function() { var ga = document.createElement('script'); ga.src = ('https:' == document.location.protocol ? 'https://ssl' : 'http://www') + '.google-analytics.com/ga.js'; ga.setAttribute('async', 'true'); document.documentElement.firstChild.appendChild(ga); })();