Gobierno Vasco

LEONARDO-ERASMUS 2010-2011 Maiatzeko berriak

10-11 aste pasa dira Leonardo eta Erasmus bekadunak atera zirenetik. Beraz, aurki itzuli beharrean izango dira, 12 asteko iraupena duten egonaldiak egiten ari dira eta. Gauzak ondo doaz, adosturiko programak betetzen ari dira eta oso gustora daude aukera honekin. Itzuleran pentsatzen hasi diren honetan, emozio nahasiak sentitzen dituzte: alde batetik itzultzeko desira dute baina bestetik egonaldia luzatuko lukete. Aurreko ikasturtekoei ere gauza bera gertatu izan zaie.

PROIEKTU EUROPARRAK

 

 

Gamarra Eskolak Leonardo eta Erasmus proiektuak kudeatzen ditu. Proiektu horiei esker ikasleek EBeko hainbat herrialdetan praktika-egonaldiak egiteko aukera dute. Proiektu horietan parte hartzen duten ikasleek Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzaz osatzen den OAPEEren beka bat jasotzen dute. Horrela, ikasleak  bidaia, asegurua, hizkuntza ikastaroa eta ostatua ordaintzeko diru-laguntza jasotzen du. Horrez gain mantenu- eta garraio-ordaina ere jasotzen ditu.

 

ERASMUS PROGRAMA

Erasmus programaren helburuetako bat goi mailako heziketa zikloetako partaideen irakasketa-ikasketa beharrak asetzea da.

Eskolak orain artean Erasmuseko SMP (Student Mobility Placements) mugikortasun proiektu bat kudeatu du. Proiektu hori dela medio hainbat ikaslek hiru hilabeteko iraupena duen praktika-egonaldi bat egin ahal izan dute Italiako hainbat enpresetan.

 

LEONARDO DA VINCI PROGRAMA

Leonardo da Vinci programaren helburuetako bat erdi mailako heziketa zikloetako partaideen irakasketa-ikasketa beharrak asetzea da.

Eskolak hainbat Leonardo IVT (Initial Vocational Training) mugikortasun proiektu kudeatu ditu. Horri esker, hainbat ikasle hamabi astez Italiako enpresetan aritu dira praktikak egiten.

 

HELBURU OROKORRAK

-      Europa erkidegoko herrialdeetako gastronomia eta kultura ezagutu.

-      Nazioarteko sukaldaritzan trebatu.

-      Europa erkidegoko herrialdeetako lan-merkatua ezagutu.

-      Atzerriko hizkuntzen ulermena eta mintzamena hobetu.

-      Norberaren autonomia eta mugikortasuna sustatu.

 

PROGRAMEN EDUKIA

Helburu horiek lortzeko programak honako elementuez osatzen ditugu:

-      Hizkuntza eta kultura ikastaroa.

-      Jarduera soziokulturalak.

-       Ostalaritza arloko enpresetan praktikak.

 

PROGRAMEN BALDINTZAK ETA PARTE HARTU IZANAREN ZIURTAPENA

-      Egonaldiaren eta praktikaldiaren baldintzak konbenioan eta formazio akordioan zehazten dira. Dokumentu horiek eskolak, enpresak eta ikasleak onartzen dituzte.

-      Eskolak eta praktika-enpresek ikaslearen parte hartzea ziurtatuko dute ziurtagirien bidez.

 

 

© hosteleria gamarra
Telefono: 945258025 | Fax: 945281902 | admin@www.hosteleriagamarra.hezkuntza.net