XEDEA
Gamarra Ostalaritza Eskolako xedea, ikasleari kalitatezko formazio integrala eskaintzea da, garapen profesionala eta pertsonala izan dezan eta etengabeko aldaketan murgildurik dagoen gizartearen beharretara egokitu dadin
IKUSPEGIA
Lanbide-arlo honetan erreferente moduan finkatzeko:
· Irakatsi eta ikasteko jarduerak, ikasleen aniztasuna kontuan hartuta, egiazko lan ingurune batean gauzatuko dira.
· Ostalaritza arloaren beharretara, bai prestakuntza bai teknologi alorrean, berrikuntzaren bidez egokituko gara.
· Lantokiko prestakuntza atzerrian egin ahal izateko ahaleginduko gara.
· Ikasleriari behar den aholkularitza eskainiko diogu, lan mundurako sarrera erraztuz eta beren ekimen suspertzaileak lagunduz.
· Ikastetxeko egoera kontutan izanik, euskararen ezagutza eta erabilpena sendotuko ditugu, gure inguruneko hizkuntza normalkuntza landuz.
· Gure prozesu guztietan etengabeko hobekuntza lortzea ahalbidetuko duen kalitate sistema ezarriko dugu.
· Gastronomi kultura sustatuko dugu, turismoaren sustapena bultzatuz.
· Lan munduko prestakuntza, kudeaketa eta pedagogi proiektuetan hartuko dugu parte, talde lana eta etengabeko hobekuntza sustatuz.