Gobierno Vasco

Alergenenoen araudi berriaz Ostalariek jakin behar lukeetenari buruzko gakoak

Ostalaritza enpresa eta kolektibitateek, beren bezeroei eskaini beharreko informazioa kontsumitu behar dituzten elikagaien gainean

EKINTZAILE GAZTEEN AZOKA 2013 ARABAN

2013-ko azaroaren 21

Gamarra Ostalaritza Eskola  “Aprendiendo a emprender/Ekiten Ikasten” 2013-ko Ekintzaile Gazteen Azokan izango da,alegia, Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapenerako Sailak "Araba Ekinean" ekimenaren X. edizioaren esparruan antolatzen den azoka honetan izango du bere presentzia.
Javier Aretxederreta gure Ikastxeko Urrats bat arduraduna bertan izango da gerturatzen direnei erantzuteko. Berarrekin batera bertan izango dira Sukaldaritzako zuzendaritzako Goi Mailako gure ikaleak, beraien produktuak aurkeztu eta gainera salda eta gose-pizgarriren bat eskaintzeko bertaratzen direnei.
Azoka,azaroaren 29an izango da, Urrezko Zeledonen plazan (garai bateko Correosen plazan). 10:00etatik 14:00etara, gazte ekintzaileek euren produktu eta zerbitzuak erakusgai jarri ahal izango dituzte.

LEONARDO-ERASMUS 2012-2013 ekaineko berriak

2013-ko ekainak 3

Ia hiru hilabete pasa dira eskolako 13 ikasle Leonardo / Erasmus bekekin Europako hainbat herrialdetara joan zirenetik.

Aste hauetan denetarik egonda eta atzerriko egonaldi hauen nondik norakoak ezagutzeko, ikasleek esandakoen berri izatea bezalakorik ez dago.


Jarraian hainbat deskribapen, iritzi, balorazio… aurkituko dituzu gaika sailkatuta. Datozen ikasturteetan horrelako egonaldietan parte hartuko dutenei zuzenduriko gomendioak ere badaude:

LEONARDO-ERASMUS 2012-2013 Maiatzeko berriak

2013-ko Maiatzak 5

Martxoaren hasieratik hainbat ikasle atzerrian daude hiru hilabeteko praktika-egonaldiak egiten.

Europako herrialde desberdinetan ditugu banatuta gure ikastetxeko 13 ikasle, hain konkretuki; Frantzia, Alemania, Polonia, Italia, Ipar Irlanda eta Txipren. Joandako ikasleak Jatetxeko Arloko Zerbiztuak, eta Sukaldaritza eta Gastronomia Erdi Mailako zikloetakoak eta baita ere Sukalde-zuzendaritza Goi Mailako Ziklokoak dira.

MATRIKULAZIOA 2013 / 2014 Ikasturtea

2013-ko apirilak 15

Jadanik finkatuta ditugu datorren ikasturtean Erdi nahiz Goi mailako Ziklo, eta eskaintza partzialean eskainitako moduluen aurre izen-ematea eta matrikulak betetzeko datak.

  • Aurre izen-emate datak:  Maiatzaren 27-tik  ekainaren 7-ra, biak barne.
  • Onartutako ikasle berrientzat Matrikula-aldi arrunten datak:  Uztailaren 8-tik 12-ra biak barne

 

GAMARRAKO IKASLEAK COXEMAR AZOKAN VIGON

2012-ko Urriaren 23-a

Ania y Garazi BHI GAMARRA OSTALARITZAKO Sukaldaritza eta Gastronomiako 2º mailako ikasleak, Gipuzkoako Komertzio ganbararen ordezkaritzan Coxemar 2012 azokan izan ziren, Itsasoko produktu izoztuen XIV Herrioarteko Azokan.

 

Sartu

Sartu

Aplikaziorako sarbidea

Ethazi Biltegia

IKASLAN-HOBETUZ Web berria

INSTALAKUNTZA BERRIAK

© hosteleria gamarra
Telefonoa: 945258025 | Fax: 945281902 | admin@www.hosteleriagamarra.hezkuntza.net
']); _gaq.push(['_trackPageview']); (function() { var ga = document.createElement('script'); ga.src = ('https:' == document.location.protocol ? 'https://ssl' : 'http://www') + '.google-analytics.com/ga.js'; ga.setAttribute('async', 'true'); document.documentElement.firstChild.appendChild(ga); })();